lunes, 21 de febrero de 2011

Elige un sueño

La pregunta eterna, el bucle infinito. Qué va antes, la acción o el pensamiento; el pensamiento o la acción.

Quiero creer que no hay ideas sin conducta, y que es esta la madre de toda creencia, de toda filosofía y de todo modo de vida. Y poder así ser dueña de mi destino, de mi día a día.

jueves, 17 de febrero de 2011

Atea ireki eta iparraldeko negu hotza hezurretaraino sartu zitzaion. Entzunda zuen goiz hartako eguraldi iragarpenean: ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du hurrengo hiruzpalau egunetan.
"Beraz ez naiz ni bakarrik, mundua izoztu egingo da une batetik bestera." pentsatu zuen urteko lehen elur malutek bere gorputz mindua ukitu zutenean.
Tenperatura baxuekin zerikusirik ez zuen hotzikara batek gorputz osoa zeharkatu zion. Benetan altu zegoen, horixe baietz. Behetik ikusita, lurretik banantzen zuten hirurogeita hamabi metro haiek ez ziruditen hain luzeak izango zirenik.
Arnasa lasai, luze, gogoz, sakon hartu zuen.
Bere itzala lurrean atseden hartzen ari zen putzu ez oso sakon batean islaturik ikusi zuen. Berriro ere, aspaldiko partez, bere buruak goragalea eragin zion. Naska. Mesprexua.
"Adorea segundu gutxi batzuez. Hori da behar dudan bakarra. Salbatu ahal nauen bakarra."
Eta gehiago pentsatu gabe, atzera azken begirada bat bota gabe, pausu bat eman eta bere gorputz biguna, heriotzak eraman aurretik hila zegoen gorputz hutsa, erortzen utzi zuen, munduaren indarrak eta grabitateak berak haien lana egin zezaten utziz. Azken erabaki horren erantzunkizuna ezta ere ez zuen bere gain hartu nahi izan.
"Beraz horrelakoxea da. Banoa. Ez dago nire bizitza goibelaren pelikula nire begien aurrean proiektaturik. Banoa. Ez dago argi itsugarririk tunelaren amaieran, horizontean. Banoa. Ez ditut amama eta aitite niri deika ikusten hesi baten bestaldean. Eta horrela banoa, nire atzean ohar triste bat utzi barik. Inori azalpenik eman barik. Sentitzen dut jada nola oparitzen didan heriotzaren besarkadak iluntasun betierekoa. Banoa."