jueves, 26 de mayo de 2011

Sustraietatik ihesi, itsatsita, pozik, ikaratuta, urduri.

Esaten dute badela hortik zehar paradisu bat. Irla txikiz beteriko lurralde bat.
Aukerak baino ez dira, momentu labur batzuetan gure begibistan agertzen direnak segundu gutxitan berriz ere desagertzeko.
Belar artean sorturikoak bailiran.
Izan zen aspaldi garai bat non trenetik jeisteko irrikitan nengoen, nekatuta, arinegi zihoalakoan.


Gaur ez.

sábado, 14 de mayo de 2011

Ezkutaketetan jolasten ginela akordatzen naiz. Bat, bi, hiru, lau... Orduan ez genekien gero bizitza osoa horrexetan, ezkutatzen, eman beharko genuela.


Benetan ari naiz esaten dizudanean gorri hura maite dudala. Ez nabil gezurretan esaten dizudanean gorri haren bila ibili naizela azken urteetan. Badakit ez dela ezarra ulertzeko, baina niri buruz ari garenean, onartu beharra dut, inoiz ez da hala izaten.
Beranduarte ibili naiz jende artean bila. Asko daukat galtzeko eta nekez minutu batzuk opari irabazi ezkero. Azken tabernetan, kalean, kotxe artean. Harri pisutsuen azpian, ate atzean. Eraikin altueneetako ganbara izkutuetan eta liburu luze hontako orrialdeen atzeko aldean. Baina behin ikusitako, behin usaindu, dastatu eta sentitutako gorri hura inondik ere ez.
Zaila da onartzea eta egiaren aurrean nire gorputz biluztua erakustea. Nire begiek hitz egin ahal izan ezkero, nire belarriek ikusi ahal izango balute...mutu, itsu geratuko liratekeelako. Gure txikitasun honek ezin baitio aurre egin eguneroko ero honi; gorri disdiratsu, perfektu, zoragarri horri. Zaila da onartzea, nire barnean, bihotzeko azken zirrikituetan ezkutatutako eta giltzapean babestutako kajoietan, nik badakidala badagoela sentimendu bat besteengandik banandua mantentzen saiatu bai, baina hala mantentzea lortu ez dudana: gero eta handiagoa den ikara sakon bat.

jueves, 5 de mayo de 2011

Pequeña y breve reflexión caopolar.

Lo cierto es que no estoy exhausta antes de empezar. Si no me conociera tanto diría que no me reconozco. Pero aún así están esos días rojos. Y es entonces precisamente cuando pienso y rebusco y acabo encontrando la famosa teoría, las palabras idóneas que me hacen volver a ese dichoso equilibrio, me vuelvo homeostática y siento paz y calma en cada poro de mi ser. Y recuerdo que no tiene porqué ser de equis manera, que las expectativas también están para no cumplirlas, que no pasa nada, que todo el mundo lo hace. Y casi-casi hasta me lo creo a veces, pero luego retrocedo al punto de partida y vuelvo a empezar el curioso proceso de nuevo. ¡Qué maravilloso!



PD: No, el término caopolar no existe, pero en estos días el diccionario se me queda pequeño y me faltan las palabras.