domingo, 9 de junio de 2013

Hurrengo batean, akaso.

Badu zoriontasunak alde ilun eta tristea.
Badu tristurak alde erromantikoa.

Nostalgiaz beste egiteko zorian dauden papar handituak,
harrotasunez gogoratzen ditugun fantasia faltsuak.

Badu zoriontasunak alde ilun eta tristea.
Emozioa bera txikitzeko nahikoa den argi disdira zitala gure burmuinean.
Mundu zabal honetan,
milaka miloi pertsonaren artean,
bapatean, bat-batean,
bakar baten falta sumatzea.
Gure perspektika distortzionatuak mozorrotutako momentuen falta,
barren barrenean,
odolgabetu arte kasik.

Eta badu tristurak alde erromantikoa.
Gorroto zaitudan arren,
inor baino gehiago,
beste inor bezain beste,
maite zaitudalako.
Itzal handi,
itzal hotz,
itzal maltzur.
Nire bihotza besarkatzen duzunean,
ulertzen dut azkenean,
badago masailetatik behera doazen malko gardenetan ere,
nire paradisu partikularraren kutsua.

Ez dago min bako zoriontasunik,
ez dago plazerrik gabeko negarrik.


Beharbada hori da era bakarra.