sábado, 14 de mayo de 2011

Ezkutaketetan jolasten ginela akordatzen naiz. Bat, bi, hiru, lau... Orduan ez genekien gero bizitza osoa horrexetan, ezkutatzen, eman beharko genuela.


Benetan ari naiz esaten dizudanean gorri hura maite dudala. Ez nabil gezurretan esaten dizudanean gorri haren bila ibili naizela azken urteetan. Badakit ez dela ezarra ulertzeko, baina niri buruz ari garenean, onartu beharra dut, inoiz ez da hala izaten.
Beranduarte ibili naiz jende artean bila. Asko daukat galtzeko eta nekez minutu batzuk opari irabazi ezkero. Azken tabernetan, kalean, kotxe artean. Harri pisutsuen azpian, ate atzean. Eraikin altueneetako ganbara izkutuetan eta liburu luze hontako orrialdeen atzeko aldean. Baina behin ikusitako, behin usaindu, dastatu eta sentitutako gorri hura inondik ere ez.
Zaila da onartzea eta egiaren aurrean nire gorputz biluztua erakustea. Nire begiek hitz egin ahal izan ezkero, nire belarriek ikusi ahal izango balute...mutu, itsu geratuko liratekeelako. Gure txikitasun honek ezin baitio aurre egin eguneroko ero honi; gorri disdiratsu, perfektu, zoragarri horri. Zaila da onartzea, nire barnean, bihotzeko azken zirrikituetan ezkutatutako eta giltzapean babestutako kajoietan, nik badakidala badagoela sentimendu bat besteengandik banandua mantentzen saiatu bai, baina hala mantentzea lortu ez dudana: gero eta handiagoa den ikara sakon bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario