lunes, 19 de octubre de 2015

Naizena

Le viol-Rene Magritte (1934)

Hartu hitz bat eta emaiozu buelta. Buelta erdi bada ere. Bilurrik ez, salto egin begiak itxita.

Besarkatu zarena, besarkatu naizena.

Malkoak barrurantz joan daitezela. Galdu daitezela noraezean. Argitik urrun. Eta hain gertu aldi berean.

Orratzak, itzalak: zitalak. Desertuetako amets gaiztoak. Binaka, eskutik ebatuta. Azalean txertatuta bezala.

Erraiak alderantziz jarriarazi dizkidazu. Naizen dana, daukadan guztia. Zure esentziaren margoarekin nahastuta, izkutatuta. Arnasa hartzea galarazten didan ekaitz motela. Egunez orduak luzarazten dizkidan agonia barregarria.


Deitu ganbaran gordetako desioak eta eraman nazazu zure izara arteko fantasietara jolasean. Izarren begiradapean eskeinitako eskua, gau erdian aurkitutako beroa. Zure arnasaren zapore gozoa nire zirrikitu guztiak kiskaltzen. Barren-barrenean tripak erretzen, baretzen, gogobetetzen. Asetzea ezinezkoa den gose sakon eta bortitza. Basatien antzera zure ezpainak jateko prest. Zarena irensten, naizena eskeintzen.