viernes, 24 de junio de 2011

La peau vivante


Bihotzari proba zatarrak jartzea komenigarria izaten da batzuetan. Harekin jolastea: busti, zikindu, aldatu, moztu, josi...probatu azken finean. Gogorragoa egin dadin. Noraino hel daitekeen frogatzeko. Hasteko. Aldatzeko.

Aurretik dugun bide berriari eta batek daki zeinek jarriko dizkigun oztopo deserosoei gogoz ekiteko beldur barik, gauza guztiak bere lekuan, lasai, daudelarik. Geldi. Garbi. Argi. Gezur barik oraingoan. Garenarekin mundua jateko prest, txikitasun sentimenduak alde batera utziz, indarrak lortuz, batuz, bilduz.

Eskerrak batzuetan argia egiten zaigun barrenean eta espero ez genituenak aurkitzen ditugula bertan, gu itxaroten, irribarre batek edertasun betierekoa marrazten duelarik haien aurpegietan. Konturatzeko askotan pare-parean ditugula gurekin behar ditugunak, gure gainetik, gure eskuetatik at, gelditzen den energia izugarri batek osatuta dagoen maitasunezko dimentsio batean murgilduta bezala. Konturatzeko, nahiz eta alde egin eta munduko beste puntara joan nahi dugunaren bila, bihotzak, denborarekin gurekin jolasten ikasi izan balu bezala auskalo zein paradoxa kuriosoren eraginez, hementxe bertan gordetzen dizkigula opari eta esperientziarik ederrenak. Guretzako. Zuentzako.

Bat, bi, hiru...lau agian. Ezin dut gogoratu zelakoa izan zen lehenengo aldia. Urrun sentitzen dut. Galduta bezala. Txiki. Ez dut nire burua ezagutzen izan nintzen hartan. Eta pozten naizela ere esan dezaket gaurko honetan. Bost minutuz iraungo duen ziurtasun batek hitzegiten duen arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario