sábado, 17 de agosto de 2013

Itxaron gela bat, burdinezko eserleku hotzak, Mcdonalds bat, muffing eta argi fluoreszenteak...aireportu bat azken finean. Jostun berak moztutako jantziak bailiran, oroitzapen berak ekartzen dizkidate munduko aireportu guztiek. Agurrak, minez isuritako malkoak. Bat bestearen atzetik iturri gisan masailetatik behera irristatu zirenak behin, gatz zaporea mingainarekin sentitu ahal izan arte. Ezezagunak niri begira, zer pentsatuko ote dute. Berdin zait, ez zait inporta, ez ditut sekula ere ez berriro ikusiko. Hori da beharbada aireportuetatik gehien gustazen zaidana: milaka pertsona, milaka istoria, milaka bide. Era anonimoan egindako negarrak ez du garrantziarik eraren batean. Zabaltzen dira ateak "llegadas" kartelaren parean. Irribarrak, besarkadak. Nik ordea barru barrutik oihukatu nahi zuen nire arimaren oroimena baizik ez dut entzuten. Badoaz egunak, asteak eta hilabeteak. Badoaz esperantzak eta ametsak, hegazkinek aireportutik ihes egiten duten era berean. Oroitzapenek itxaron gelan presa barik jarraituko dutelakoan nago ordea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario