domingo, 10 de agosto de 2014

Maita nazazu ozen


Maita nazazu arin,
zukua atera orain hozkailuan dauden limoi guztiei.
Maita nazazu astiro,
nekez gelditzen den arren hare pixka bat erlojuaren goiko aldean.
Maita nazazu orain,
etorkizuneko bideetan galdu gaitezke eta.
Maita nazazu gozo,
marrubi gominola zaporearekin busti nazazu.
Maita nazazu gogor,
ez izan zure besarkadekin itotzearen beldur.
Maita nazazu osorik,
hartu ezazu nire azaletik isurtzen den esentzia.
Maita nazazu tarteka,
airea igaro daitela gure arnasen artetik.
Maita nazazu suabe,
nire buruarekin oztopatu eta min hartu ez dezazun.
Maita nazazu soilik,
barre ozeano baten bainatu gaitezan.
Maita nazazu bustirik,
utzi dezagun izaren arteko itzalek menperatu gaitzaten.

Maita nazazu goseti,
maita nazazu ase.
Maita nazazu nahi duzun moduan,
baina maitatu.
Maita nazazu atzo,
beharbada bihar beranduegi da eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario