![]() |
Le viol-Rene Magritte (1934) |
Hartu hitz bat eta emaiozu buelta. Buelta erdi bada ere.
Bilurrik ez, salto egin begiak itxita.
Besarkatu zarena, besarkatu naizena.
Malkoak barrurantz joan daitezela. Galdu daitezela
noraezean. Argitik urrun. Eta hain gertu aldi berean.
Orratzak, itzalak:
zitalak. Desertuetako amets gaiztoak. Binaka, eskutik ebatuta. Azalean
txertatuta bezala.
Erraiak alderantziz jarriarazi dizkidazu. Naizen dana,
daukadan guztia. Zure esentziaren margoarekin nahastuta, izkutatuta. Arnasa
hartzea galarazten didan ekaitz motela. Egunez orduak luzarazten dizkidan
agonia barregarria.
Deitu ganbaran gordetako desioak eta eraman nazazu zure
izara arteko fantasietara jolasean. Izarren begiradapean eskeinitako eskua, gau
erdian aurkitutako beroa. Zure arnasaren zapore gozoa nire zirrikitu guztiak
kiskaltzen. Barren-barrenean tripak erretzen, baretzen, gogobetetzen. Asetzea
ezinezkoa den gose sakon eta bortitza. Basatien antzera zure ezpainak jateko prest.
Zarena irensten, naizena eskeintzen.