lunes, 28 de marzo de 2011

Pozoina esne botiletan edaten da

Eskuak. Nireak. Nire eskuak zure gorputz gogorra inguratzen, laztantzen.
Ezpainak. Zureak. Zure ezpainak nire aho biguna musukatzen.
Gaueko ordu bi terdiak dira eta euria ari du kalean. Aspaldi konturatu nintzen zure presentziak egiten didan kalteaz...kalte beroa, kalte gozoa.
Droga isila izan zara nire bizitzan, ia konturatu barik pentsamendu guztiak lapurtu dizkidana zure zapore, zure usain, ez hain erakargarri horrek liluratuta.
Zure zirrikitu galdu guztiak maite ditut. Edo hobeto esanda horietan nire mingain bustia sartzea. Gora eta behera. Zure esentzia mingotsa barruraino sartzen zaidan arte. Erraietan jolasean sentitzen dudan arte, nire munduari aldaketa zoragarria eraginez.
Gorputzak. Gureak. Debekatuta egon beharko lukeen sinapsi perfektua.


Zoritxarrez, sobredosi batek jota hiltzeko zorian egotea beharrezkoa izan da egi guztia zuri aitortzen ausartzeko. Nire buruari aitortzeko.

-Kaixo, Escarlata dut izena, hamabost urte ditut eta alkoholarekin arazo bat dudala uste dut.
-Ongietorri Escarlata- esan zuten aho batez gela ilunean zeuden guztiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario